XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontakizuna
Alfonbra sorgindua.

Tinaren amak orduak eta orduak egiten ditu ehoten.

Ehundegia zeukan eta marrazki zoragarriekiko alfonbrak ehoten zituen bertan.

Hilero Tinak bere ama laguntzen zuen hiriko denda batera.

Denda honek amak egindako alfonbrak josi eta beste erosle batzuei saltzen zizkien.

Tina ezkutuan jolasean ari zen ama ehundegian nola ari zen ikusten zuen bitartean.

Ama ehoten ari zen alfonbrak sorginduak zirela imajinatzen zuen.

Norbait haien gainean eseriz gero, herrialde zoragarrietara eramaten zutela, alfonbra bakoitzak toki desberdinera.

Hormatik zintzilik zeuden alfonbra bukatuei begira geratzen zen Tina.

Goien zegoenak parke zoologikoa bisitatzera eramango zuen.

Hurrenak, kolore urdina nagusi zeukanak, itsasora eramango zuen, ur urdin eta gardenetan igerian ibiltzera.

Besteak gameluan ostera bat egitera eramango zuen.

Altxorra ezkutaturik zegoen kobazulora eramango zuen marroi ilunak.

Eta honela jarraitzen zuen Tinak amets egiten bere amaren alfonbra sorginduetan joan zitekeen leku guztiekin.

Ziur zegoen egunen baten bere amak egingo zuela alfonbraren bat bereziki sorgindua izango zena.

Bakoitzak nahi zuen lekura eramango zuen alfonbra horrek.

Amak agindua zion alfonbra bat egin ziola bere gelarako.

Tinak barrenean nahi zuen amak egingo zion alfonbra sorginduena izatea.

Baina uste dut Tinaren amak inoiz ez zuela lortu alfonbra sorgindurik egitea.

Baina egun batean esan zion bere alabari:
- Tina, alfonbra asko saldu ditugu eta oporrak hartuko ditugu.

Zuk hautatu nora joango garen.

Zer leku hautatuko zuela Tinak uste duzu?.

Ariketak
Ehoten hasten.

Ehuna nola dagoen egina haurrari ulertzen laguntzeko eta nola irazkiaren hariak bilbearen harien azpitik eta gainetik gurutzatzen diren, ehun zakar samar baten zatia erakutsiko diozue, sukaldeko trapu batena adibidez.

Hariak hobeto ikus ditzan, oihal zahar batean aska ditzakezue.

Gero paperarekin ehoten hasiko zarete.

Paperarekin eho.

Ebaki orri batean zeharretara zerrendak, lau aldeetatik nahikoa ertz handia utzirik.

Kolore desberdinetako beste paper-zerrenda batzu eman eta irazkian elkargibiztatzen irakatsi.

Berehala ikusiko du nola sortzen diren marrazki politak.

Gero beste material batzurekin ehoteko aukera eman.

Maila hau lortu bezain laster, gauza guzti hauetaz hitzegingo duzue berarekin eta zergatik hautatzen duen material mota bat eta ez bestea galdetuko diozue.

Saski-Naski
Ehotearekin zerikusia duten hitzak.

Edozein prozesu konplexuk badu bere hiztegia eta haurrek piskanaka ikas dezakete.

Zentzua duten esaldietan erabiltzea da hitz hauek ikasteko biderik hoberena.

Ehote-prozesuari buruzko esaldiak osa ditzatela, eta ondoren beste prozesu batzuei buruzkoak.

Prozesua
Ardiei ilea mozten zaie
Artilea irun egiten da
eta tindatu
Gero eho egiten da
Ehuleak

Tresna
ilea mozteko artaziekin
goru edo ardatz batekin
suil batean
ehundegi batean
anezka erabiltzen du
.